XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Arazoaren azterketa sakon batek, tentsio ebakitzaileak aipatu ebakiduran era berdinbanatuan ez direla banatzen erakusten du eta bernoak ebakidura ezezik, P trakzio-indarren eraginpean makurdura ere jasaten duela.

Era traketsean, bernoarentzat behar den diametroa mn eta m1n1 planoetan t tentsio ebakitzailea berdinbanaturik dela suposatuz lortzen da eta bere balioa beraz, P indarra mn eta m1n1, ebakiduren sekzioen baturaz zatituz kalkulatzen da.

Beraz: eta bernoarentzat beharrezkoa den diametroa, ondorengo ekuazioaren bidez: . Metodo soil honen aplikaziobide den beste kasu bat, juntura errematxatuen ebakidura-arazoena da (2.38. irudia).

Errematxeen buruek, tenperatura altuetan eginak direnez, hoztean konpresio handia eragiten dute xafletan.

P trakzio-indarrak aplikatzerakoan, xaflen arteko higidura erlatiboa marruskadurak eragotzirik dago, lehen aipatutako xaflen arteko presioa dela bide.

Marruskadura hau gainditu ondoren bakarrik hasten dira errematxeak (...).

(11) Entseiu bidez zera ikusi da: alegia errematxeetako trakzio-tentsioak, eginik dauden materialaren fluentzi tentsioaren mailakoak direla. Ikus .